Urrutiak jakinarazi du Iraizozek ez duela jarraituko Athleticen

Erredakzioa
Bilbo
2017ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gorka Iraizozek Athletic utziko du denboraldi honen amaieran, talde zuri-gorrian hamar urtez aritu ondoren eta ia 400 partida jokatu ostean —392 daramatza—. Atezain iruindarrari sasoi honen amaieran bukatuko zaio kontratua, eta, Josu Urrutiak atzo jakinarazi zuenez, ez du segituko. «Harekin bildu ginen, eta hamar urte hauetan izandako portaera eskertu. Datorren astean prentsaurrekoa egingo dugu», esan zuen atzo presidenteak. Hori lotuta, Urrutia «baikor» azaldu zen Kepa Agirrezabalagaren kontratua berritzeaz —2018ko ekainean amaituko zaio—.

Ernesto Valverderen etorkizunaz, berriz, adierazi zuen ez dagoela berririk, eta berriz azpimarratu zuen «gaur-gaurkoz» Valverde dela Athleticek izan dezakeen «entrenatzailerik onena», ez diela Bartzelonatik inor deitu, eta ez dutela beste inorekin hitz egin. Horren harira, Jose Angel Zigandaren lana goraipatu zuen. «Gure ereduarekin bat dator».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.