Atzo iluntzeko bederatziak laurden gutxi aldera, bi talde horien arteko partida amaitzeko minutu eskas batzuk falta zirela, Madrilgo Santiago Bernabeu futbol-zelaia hustu egin zuten, badaezpada, 'Gara' egunkarian ETAren izenean bonba abisua jaso zutela eta. Abisua faltsua izan zen.
Nolanahi ere, estadioan ziren 70.000 lagunak aterarazi zituzten eta partida eten. Arazorik eta istilurik gabe hustu zuten futbol-zelaia, hamar minutu eskasetan.
Futbola