Pilota

Uztailaren 1ean hasiko dira eskuzko partida profesionalak jokatzen

Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko dira partidak, eta Baiko eta Aspe enpresetako pilotariek bikote mistoak osatuko dituzte aurreneko jaialdian.

Olaizola pilota astintzen, etenaren aurreko azken partidan, Bilbon. FOKU
Berria
2020ko ekainaren 3a
19:35
Entzun

Baliteke ikusleek jaialdia bertatik bertara ikusteko aukera izatea, baina edukieraren erdia bakarrik legoke erabilgarri Uranzu pilotaleku eraberrituan. Ia hiru hilabete dira partidarik jokatu gabe, martxoaren 8an izan baitzen azken jaialdia.

Binakako Txapelketako partida izan zen azkenekoa, eta Olaizola II.a-Aranguren (Urrutikoetxearen ordezkoa) Laso-Albisuren kontra aritu ziren, Bilbon. Finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiko bigarren partida izan zen, eta aurrenekoak izan ziren garaile (22-10). Martxoaren 13an iragarri zuen Enpresen Ligak partidak bertan behera geratuko zirela, eta, zortzi egun geroago, Baiko eta Aspe enpresek iragarri zuten jarduera guztia etengo zutela. Etenaldi horrek eraginda, bi enpresak aldi baterako enplegu erregulazioa ezarri zieten langile guztiei, pilotariak barne.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.