ERRUGBIA

V. Era guztietako jokoa ikusgai

Frantziak Kopako emaitzarik onenetakoak ditu, eta Eskoziak asko borrokatu beharko du Fijirekin

DONOSTIA
2003ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Munduko Kopako palmaresari gainbegiratua emanda, argi dago Frantziak emaitza esanguratsuak lortu dituelaaitzineko lau txapelketetan, eta Eskoziarekin batera, B multzoko hautagaiakdira final-laurdenetara sartzeko.Nolanahi ere, Fiji edozer egiteko gauza da berejoko harrigarriarekin.


Frantzia: Birritan heldu da finala jokatzera. 1987koan Australia menderatu zuen finalerdian eta Zeelanda Berriaren aurka galdu zuen finala. 1991koan Ingalaterrak kanporatu zuen final-laurdenetan. 1995ekoan Hegoafrika txapeldunak itxi zion finalerako bidea, eta 3. sailkatu zen. 1999koan Australiak irabazi zion finalean (35-12). Halere, aurtengo Sei Nazioetakoan Ingalaterrak eta Irlandak mendean hartu zuten, eta baita Argentinak ere Test-partidan.



Eskozia: Townsvillen jokatuko du lehen partida Japoniaren kontra. Townsvillen eguraldi tropikala egiten du, eta hori «arazoa» izango dela aipatu du Ian McGeechan entrenatzaileak. Laugarren Kopa du, eta lehen partidak «erabakigarriak» izaten direla nabarmendu du. 1991n ukan zuen emaitzarik onena.



Fiji: Mac McCallion entrenatzaileak aipatu du txapelketa ona egiteko giltzarria «aitzinlarien eskuetan» dagoela, aurten ez direlako batere «erabakigarriak» izan. 1987ko Kopan lortu zuen emaitzarik onena, Frantziaren aurka galdu zuelarik final-laurdenetan (31-16), baina oren luze batez kolokan jarrita frantziarren defentsa.



Japonia: Urte askotako bidea egin du errugbiak Japonian. Unibertsitateetan jokatzen da gehien, eta azken urteotan diru laguntza handiak eman dituzte lantegiek, Toshibak, esate baterako. Halere, jokaturiko lau Munduko Kopetan partida bat irabazi du soilik, Zinbaweren kontra. 1995ekoan, Zeelanda Berriak 145-17 irabazi zion.


AEB: Gezurra badirudi ere, Olinpiar Jokoetako txapelduna izan zen (1924), Frantzia menderatuta. Errugbiak ez du lortzen txertatzea, eta soilik jokatzen dute oso zaleek, erbesteratuek eta unibertsitariek. Soilik partida bat irabazi du, Japoniari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.