Futbola

Valentzia-Athleticen "erantzuna" emateko eskatu du eskuin muturreko talde batek

Kopako finalean Espainiako erregeari eta ereserkiari jotako txistuak "laido" gisa hartu ditu España 2000 k, eta datorren asteko Ligako partidarako Espainiako banderak doan oparituko ditu.

2009ko maiatzaren 20a
12:31
Entzun
Gaur zortzi Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean Espainiako erregeak eta ereserkiak Valentzian (Herrialde Katalanak) Mestalla estadioan jaso zituzten txistuak ez dituzte ondo hartu eskuin muturreko kideek, eta Athleticek datorren astean Valentzian bertan jokatuko duen Ligako partidarako prestatzen hasi dira, BERRIA.INFOk jakin duenez. España 2000 taldeak "erantzuna" emateko eskatu du.

"Espainiako Errege Koparen finalean euskal eta katalan talde independentistek -Valentziako Bloke Nazionalista ultraezkertiarraren konplizitatearekin-, Espainiari eta espainiarroi egindako laidoaren aurrean -erregeari eta ereserki nazionalari txistuak jo zizkieten, baita bandera separatista ugari erakusi ere, Espainiari gorrotoa adieraziz-,España 2000k valentziarrak Valentzia-Athletic partidan erantzun zibikoa ematera deitzen ditu”, dio aipatutako taldeak.

Hilaren 30ean edo 31n jokatuko dute partida –Espainiako Ligako azkeneko jardunaldikoa-, eta España 2000k Espainiako bandera doan oparituko dio hala eskatzen duenari. "Eskatzen duenak Mestallara joateko konpromisoa hartu beharko du”.

"Valentzia beti Espainia! Gora Espainia!", dio oharraren bukaeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.