Valladolid, astebeteko bidaia gaiztoaren lehen geltoki zaila Baskoniarentzat

Andoni Urbistondo.
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baskoniak bere etorkizuna polita edo itsusia den argituko duen hiru partidako asteari ekingo dio gaur Valladoliden. Aste gaiztoa da, Gaztelako hiriburuan jokatu ondoren, Malagara eta Alacantera jo beharko dutelako arabarrek. Malagan, Top 16ko lehen partida dute zain. Alacanten, ligako bigarren itzuliko lehen erronka. Hiru partida horiek irabazita, bost garaipenera luzatuko luke bolada ona Dusko Ivanovicek zuzendutako taldeak, eta kopuru hori aintzat hartzeko modukoa litzateke. Lehen geltokia zaila da. Valladolidek Kopa jokatuko du, etxean oso sendo ari delako. Kopa lorpen historikoa da harentzat, eta garesti salduko du porrota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.