Valverde azkarrena Paris-Camembert probako esprintean

2008ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TXIRRINDULARITZACaisse d'Epargne taldeko Alejandro Valverde txirrindulari espainiarrak irabazi zuen atzo Paris-Camembert lasterketa. 203 kilometroko jardunaren ostean, esprinta jokatu zen Camemberteko helmugan eta Valverdek aurrea hartu zien Jerome Pieneau (Bouygues) eta Benoti Vaugrenard (Francaise des Jeux) frantziarrei. Sasoiko dago Valverde datozen Amstel Gold Race (hilaren 20an) eta Lieja-Bastogne-Lieja probetarako (hilaren 27an).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!