Txirrindularitza

Vandevelde irabazle Paris-Nizan

2009ko martxoaren 11
17:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Christian Vandeveldek (Garmin) irabazi du gaur Paris-Nizako laugarren etapa (Vichy-Saint Etienne, 173,5 kilometro), eta Sylvain Chavanelek (Quick Step) segitzen du lider.

Hirugarren mailako sei mendate izan dituzte -haietako bat helmugatik sei kilometrora-, eta Chavanelek 30 galdu ditu, ezin izan duelako Alberto Contadorrek jotako erasoa jarraitu.

Juanma Garate irundarrak (Gipuzkoa) bigarren segitzen du sailkapen nagusian, orain sei segundora -atzo 33ra zegoen-. Laugarren dago Contador, 36ra. Juan Antonio Flecha doa hirugarren, hura ere 36ra.

Bihar, bosgarren etapa: Annonay-Vallon Pont d'Arc, 204 kilometrokoa. Zazpi mendate izango dituzte. Igandean bukatuko da proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.