Tenisa

Venus Williamsek irabazi du Wimbledon, bosgarren aldiz

7-5 eta 6-4 hartu du mendean Serena ahizpa.

2008ko uztailaren 5a
17:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Venus Williamsek (1980, Ameriketako Estatu Batuak) irabazi du aurten ere ‘bere’ titulua: Wimbledon. Bosgarrena du -iaz lortu zuen azkena-, eta azkeneko bederatzi urtean beste bi final ere jokatu izan ditu.

Hain zuzen, 2002an eta 2003an bezala, ahizpa izan du finalean kontrario: Serena Williams (1981). 7-5 eta 6-4 irabazi dio Venusek.

2002ko eta 2003ko haietan Serena izan zen irabazlea. Horiek izan dira honek Wimbledonen lortutako bi tituluak.

Bi ahizpek orain arte euren karreretan hamasei aldiz jokatu dute elkarren kontra, eta zortzina garaipen lortu dituzte. Hamasei partida horietatik zazpitan aritu dira Grand Slameko torneotako finaletan, eta Serena doa aurretik: bost aldiz hartu du mendean ahizpa.

Bihar arratsaldean jokatuko dute gizonezkoen finala: Roger Federer-Rafael Nadal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.