Vettelek lortu du 'pole'-a; Alonso, zortzigarren
1 FORMULA. Sebastian Vettel (Red Bull) irtengo da lehen postutik gaur, AEBetako Sari Nagusian. Fernando Alonso (Ferrari), berriz, Munduko Txapelketa irabazteko alemaniarrak duen aurkari nagusia, zortzigarren postutik irtengo da.Bederatzigarren marka lortu zuen, baina postu bat egin zuen gora Romain Grosjean (Lotus) zigortu zutelako. Bigarren Lewis Hamilton (McLaren) izan zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu