Vicenterentzat izan da liga, hirugarren aldiz jarraian

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
AIZKORA. Iker Vicentek hirugarrenez jarraian irabazi zuen atzo Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga. Otsagabiakoak nagusitasunez gainditu zituen Mikel Larrañaga eta Aitzol Atutxa Basaurin (Bizkaia) jokatutako finalean. Behetik gora eginda jantzi zuen txapela. Izan ere, lehen bi lanak amaituta, hirugarren zen: Atutxa II.a zen lehena, eta Larrañaga bigarren. Zutikakoan, ordea, sekulako lana egin zuen, eta minutuko aldearekin amaitu zuen hirugarren lana. Azken hiru egitekotan aldea handitu zuen. Hala, amaieran, 29.29ko marka lortu zuen. 1.20 atera zion Larrañagari, eta segundo bat gehiago Atutxa II.ari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.