Eskubaloia

Villaldea, Portlandeko entrenatzaile

2008ko uztailaren 11
13:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Portland San Antoniok badu entrenatzailea: Jose Chechu Villaldea (1966, Espainia). Gaur jakinarazi dute albistea, eta Villaldeak hiru denboraldirako fitxatu du.

Gaur egun Espainiako gizonezkoen junior selekzioko entrentzailea da hura, eta laster Errumanian Europako Txapelketa jokatuko dute. Naranco Espainiako Ohorezko B Mailako taldea ere zuzendu izan du.

Jokalari gisa, bi aldiz izan zen Iruñeko taldean, Portlanden: 1992-1993an eta 1996-2000 bitartean. Jokalari garaian titulu asko irabazi zituen; besteak beste, Eurokopa Kopa bat (1994), Europako bi Errekopa (1990, 1991), Espainiako Liga bat (1994) eta Espainiako hiru Kopa (1990, 1995, 1999).

Abuztuaren 4an hasiko du Portlandek denboraldi-aurrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.