Baskoniak bale esan du. Dituen baliabideekin liga irabazteko aukerarik ez duela ulertu du, eta mugitu egin da. Nemanja Bjelicaren eskumuturreko haustura zertan geratzen zen jakin ostean mugitu da. Bjelica ez da datorren sasoira arte itzuliko, eta horren jakitun, Vladimir Ragicevic pibota hautatu du Kerejetaren taldeak. Ragicevic Montenegron jaioa da, Ivanovic bezala, eta 24 urte ditu. Luzean 207 zentimetro da, eta hegal pibot postuan jokatzen du. Buducnost taldean jokatu du sasoi honetan, eta 9,9 puntu eta ia bost errebote lortu ditu partidako.
Ragicevic bart arratsaldean zen Gasteizera iristekoa. Mediku azterketa gainditzea zen bere azken zeregina, baina litekeena da azterketa horrek ohikoa dena baino denbora gehiago ematea. Izan ere, Dragicevicek orkatila mindu zuen Adriatikoko Ligako Lauko Finalean, astebete atzera, eta lesio hori arina edo larria den ikusteko dago. Baskoniaren asmoa da Dragicevici urte pare bateko kontratua eskaintzea, gutxienez, eta ez liga bukaera artekoa, eta, horregatik, osasun azterketa sakona egin nahi dio jokalariari.
Baskoniaren lehen mugimendua da, baina azkena ez, agian. Saskipean bezala, gidaritzan ere Huertas ordezkatuko duen joko antolatzaile bat ere behar du taldeak, eta horren bila ari direla baieztatu dute.
Vladimir Ragicevic Montenegroko pibota fitxatzear dago Baskonia
Orkatila mindua du, eta osasun azterketak erabakiko du Gasteizen geratzen den; 24 urte ditu, eta 2,07 da luzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu