Datorren urtean, abuztuko azken astean has daiteke Espainiako Vuelta. Hala eskatu diote, behintzat, Vueltako antolatzaileek Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunari (UCI). Bi helburu dauzka aldaketak: Tourrean lehiatuko diren txirrindularien sasoi puntua baliatzea eta, asko oporretan egongo direnez, zaleak erakartzea. Abraham Olano Vueltako zuzendari teknikoak argitu duenez, datorren urteko Vuelta ere «gogorra» izango da. «Etapa motz asko edukiko ditu, eta amaiera bihurriak ere bai». Horietako bi Bilbon eta Gasteizen, edo inguru horretan. «Hasiera batean, Vuelta ez da Gipuzkoan sartuko».
Di Lucaren zigorra, aztergai
Danilo Di Luca italiarra datorren urtean itzul daiteke tropelera. Otsailaren 1ean bi urteko zigorrajarri zioten, eta 2010eko uztailaren 22an hasi zenez zigorra betetzen, 2012ko uztailaren 23ra arte ezingo luke lasterketetan parte hartu. Baina dopinaren aurkako borrokan lagundu duela eta, txirrindulariaren abokatuak zigorra murrizteko eskatu zuen. Italiako Dopinaren Aurkako Olinpiar Batzordeak kasua berriz aztertzea onartu du, eta urriaren 15ean emango du azken epaia.
Vuelta aste bat lehenago hasteko eskatu diote antolatzaileek UCIri
Vuelta abuztuan hasita, Tourrean lehiatuko diren txirrindularien sasoia baliatzea eta zaleak erakartzea da helburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu