txirrindularitza

Weylandt garaile Giroan, Vinokurov lider

Bihar, atseden eguna . Etzi, 33 kilometroko taldekako erlojupekoa.

2010eko maiatzaren 10a
16:47
Entzun 00:00:00 00:00:00
Wouter Weylandt-ek (Quick Step taldea) irabazi du gaur 93. Italiako Giroko hirugarren etapa -Amsterdam–Middelburg, 224 kilometro-, esprintean. Graeme Brown eta Robert Foster iritsi dira bigarren eta hirugarren.

Erorikoen ondorioz-eta, 30 laguneko taldea heldu da aurrenik, eta gaur ere lider aldaketa izan da. Cadel Evans liderrak 46 segundo galdu ditu -atzo lortu zuen maillota- eta Alexander Vinokurov (Astana) ipini da sailkapen nagusiko lehen tokian. Ivan Basso ere aurreneko multzoan sartu da. Vinokuroven atzetik, Richie Porte dago bigarren -denbora berean-, David Millar hirugarren -segundo batera-.

Bihar atseden eguna izango dute. Etzi, laugarren etapa: Savigliano-Cuneo, 33 kilometroko taldekako erlojupekoa.

Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Giroan zehar mendiko sei etapa egongo dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA