Txirrindularitza

Weylandt nagusitu da Vueltan, esprintean

2008ko irailaren 17a
17:39
Entzun
Gaur ere esprintean bukatu da Espainiako Vueltako etapa (hamazazpigarrena: Zamora-Valladolid, 148,2 kilometro), eta Wouter Weylandt izan da azkarrena. Matti Breschel izan da bigarren, Alexandre Usov hirugarren, Koldo Fernandez de Larrea laugarren. Honek aukera ona galdu du gaur, esprinter onenak falta zirelako edo ez direlako sartu azken lehian.

Euskal txirrindulari bat izan da etapako protagonistetako bat: Pedro Horrillo. Jose Ruizek eta biek hamabigarren kilometroan ihes egin dute eta zazpi falta arte halaxe egon dira. Gehienez, zortzi minutuko aldea eduki dute.

Alberto Contadorrek (Astana) segitzen du itzuliko lider. Bigarren tokian Levi Leipheimer haren taldekidea dago (1.17 segundora), Carlos Sastre hirugarren (3.41era), Ezequiel Mosquera laugarren (4.35era), Robert Gesink bosgarren (5.49ra).

Bihar korrituko dute itzuliko hemezortzigarren etapa: Valladolid-Las Rozas (167,4 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, 125. kilometroan.

Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen. Larunbatean 17,1 kilometroko krono-igoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.