Williams ahizpetatik haratago ere badago bizitza Wimbledonen

2011ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Wiliams ahizpen itzulerak bereganatuko du Wibledoneko arreta guztia, baina badago horrekin ados ez dagoen tenislari multzo bat. Biak zirkuitutik kanpo egon diren bitartean, alde batetik bestera izerdia botata garaipenak pilatzen ibili den taldea. Caroline Wozniacki, Maria Xarapova, Vera Zvonareva, Li Na eta enparauak dira horiek. Beraiek ere arreta merezi dutela erakutsi nahi dute, eta hortzak estutuko dituzte tanto bakoitza jokoan dagoenean. Wozniacki lehen zerrendaburua da, Xarapovak atzean utzi ditu lesioak, Zvonareva sendo dabil eta Nak Roland Garros irabazi berri du. Hutsuneak ere egongo dira, Kim Clijster adibidez, min hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.