Willian Josek 2024. urtera arte berritu du kontratua Realarekin

Willian Jose, 2024 idatzia duen Realeko elastikoarekin, atzo, Anoetan. REALA.
2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Willian Josek eta Realak akordioa lortu dute aurrelari brasildarrak beste bi denboraldirako berritu dezan kontratua; 2024ko ekainaren 30era arte, hain zuzen —2022an amaitzen zitzaion—. «Oso pozik nago. Urte askoan jarraitu nahi dut hemen», esan zuen aurrelariak klubari egindako adierazpenetan. Willian Jose 2016ko udan iritsi zen Donostiara, eta ordutik funtsezkoa izan da taldean. 36 gol sartu ditu, 77 partidatan. Bestalde, Joseba Zaldua eta Mikel Merino hilabete pasatxo egongo dira jokatu gabe, Valentziaren aurka min hartu baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.