Eskuz Banakako Txapelketaren finalerdietako bigarren saioko lehen partida jokatuko dute larunbatean Patxi Eugik eta Ives Salaberria Xala-k, Iruñean, eta ordurako pilotak aukeratu dituzte, gaur. Biek ere pilota biziak aukeratu dituzte; Xalarenak apur bat biziagoak.
Bientzat hil ala bizikoa izango da larunbateko partida, biek ere puntu beharra baitute. Eugik ezin izan zuen lehen partida jokatu, gaixo jarri zelako, eta Xalak berriz galdu egin zuen Irujoren kontra. Beraz, biek behar beharrekoa dute partida honetako puntua.
Eugik osatuta dagoela esan du, eta asko entrenatzerik izan ez badu ere lehen partidan bezalako konfidantzarekin dagoela. Hala ere, partida ez dela erraza izango esan du, Xala pilotari osoa delako.
Xalak, berriz, partida irabazi nahi badu Irujoren kontra jokatu zuenean egin zituen hutsak zuzendu beharko dituela adierazi du. Eugi ondo egongo delakoan dago, eta kontuz ibili beharko duela.
Esku-Huska
Xala eta Eugi partida irabaztera aterako dira larunbatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu