Aurreikuspenak bete, eta Yves Salaberri Xalak eta Aitor Zubietak osatutako bikotea nagusitu zen atzo pilotako eskuz binanako txapelketako finalean; 22-14 hartu zituzten mendean Sebastian Gonzalez eta Aritz Laskurain. Partida polita jokatu zuten: lehen tantoetan parekatuta ibili ziren, aurretik ere bai Gonzalez eta Laskurain zenbait unetan, baina 5-5 berdinketatik aurrera, ia partida guztian Xala eta Zubieta nagusitu ziren, memento batzuetan Gonzalez eta Laskurain hurbildu zitzaizkien arren.
Giroa, berriz, itzela izan zen Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Gainera, finalean parte hartu duten bi aurrelariak lapurtarrak izanik, Ipar Euskal Herritik joandakoen kopurua nabarmena izan zen.
Horrenbestez, Xalak hirugarren txapela jantzi duA. urretik 2002an, Lasa III.arekin, eta 2007ean Eulaterekin irabazi zuen. Azken hori Ogetan bertan irabazi zuen. Laskurainek ere badaki binakako final bat zer den , 2008an jokatu zuen, Titinekin, eta galdu egin zuen Ogetan. Zubieta eta Gonzalezentat, aldiz, binakako lehen finala da. Azkainekoak, baina, beste final bat jokatua du, iazko lau t'erdikoa, eta Irujoren aurka irabazi zuen.
Pilota
Xala eta Zubieta txapeldun
14 tantoan utzi dituzte Gonzalez eta Laskurain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu