Buruz buruko finalaren auzia inork nahi baino gehiago luzatzen ari da. Bihar dena argitu daiteke, edo egoera are gehiago katramilatu. Borja Osesek, Enpresen Ligako epaile bakarrak, bi aukeren artean erabaki beharko du: Bengoetxea VI.ak Xala ordezkatzea eta finala hilaren 19an jokatzea; edota Xalari bost eguneko epea eman bere osasun egoeraren bilakaera ikusteko, eta uztailaren 3an berme osoz jokatzeko aukera izango duen argitzeko. Azken hau Aspek eginiko eskaera izan da.
Xalari apendizitis ebakuntza egin zioten herenegun, eta gaur irtengo da Baionako ospitaletik. Aspetik atzo jakinarazi zutenez, oraindik ezin da ziurtatu uztailaren 3rako —balizko atzerapenaren muga— jokatzeko moduan egongo den.
pilota
Xalak bihar jakingo du buruz buruko finala jokatu ahal izango duen
Enpresen Ligako epaile bakarrak bi aukera ditu:finala hilaren 19an jokatzea, Bengoetxea VI.arekin; edota Xalari bost eguneko epea eman bere osasunaren bilakaera ikusi, eta uztailaren 3an berme osoz jokatzeko moduan egongo den zehazteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu