Xalak eta Barriolak bolada ona luzatzeko aukera dute gaur, Mungian

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Xala-Barriolak eta Berasaluze VIII.a-Apraizek binakako txapelketako hirugarren jardunaldiko azken partida jokatuko dute gaur, Mungiako pilotalekuan (17:00). Aspeko bikotea da faborito, orain arte jokaturiko bi partidak irabazi baititu. Asegarcekoak, berriz, bakarra. Bestalde, hurrengo asteburuko partidak ostiralean Irunen, larunbatean Iruñean, igandean Eibarren eta astelehenean Tolosan jokatuko dira. Irungoan, Titin III.a eta Pascualek Xala eta Barriolarekin neurtuko dituzte indarrak. Azken horiek, gaurkoa jokatu eta hiru egunera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.