'Xistera' aurkeztuko dute etzi Markinan, zesta-punta berpizteko kluben elkartea

2016ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
PILOTA. 'Xistera' zesta-punta biziberritzeko kluben elkartea aurkeztuko dute etzi goizean, Markinako Uni pilotalekuan (11:30). Euskal Pilota Federazioak bultzaturiko elkartea da. Egitasmoaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte, eta zestalari gazteek erakustaldia emango dute. Agertzen diren 6 eta 10 urteko umeei saskia eta pilota emango zaie jokatzen hasteko aukera izan dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA