Young Boys Suitzako taldearen aurka jokatuko du Athleticek UEFAko kanporaketan -txapelketako hirugarrenean-, gaurko zozketak erabaki duenez.
Joaneko partida Bilbon izango da: uztailaren 30ean. Itzulikoa Suitzan, Bernan: abuztuaren 6an.
Suitzan aurreko asteburuan hasi ziren Liga jokatzen, eta Young Boysek 2-3 irabazi zion Zurichi. Vladimir Petkovic da entrenatzailea.
32.000 lagun sartzen dira haren estadioan -2008ko Eurokopako egoitzetakoa izan zen-. 1898an sortutako kluba da, Athletic bezala.
futbola