Kirola

Zazpi federazioren estatutuen aurkako helegitea onartu du EAEko Auzitegiak

Behin-behinean eten zituen atzo bi artikulu, nazioartean ordezkaritza izan dezaketela aitortzen dutenak. Judo, hipika, triatloi, errugbi, xake, surf eta automobilismokoa dira zazpi federazio horiek.

2007ko urriaren 17a
10:09
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiak behin-behinean eten zituen atzo zazpi euskal federazioren estatutuen bi artikulu, federazio horri nazioartean ordezkaritza izan dezaketela aitortzen diotenak, hain zuzen ere. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Aretoak hartu zuen erabakia atzo, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eskatuta.

Luesmak joan zen uztailean iragarri zuen 19 euskal federazioren estatuen kontra helegiteak jarriko zituela, 19 kirol federazio horien estatutuek EAEko ordezkaritza gainditu eta "euskal kirola nazioartean ordezkatzea ahalbidetu dezaketelako". EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zazpi euskal kirol federazioren estatutuen aurkako helegiteak onartu zituen atzo: judo, hipika, triatloi, errugbi, xake, surf eta automobilismoko federaziokoak, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.