25. ARTIKULUA. KULTURA-JARDUERAK.
2. Kultura-jardueraren batean —hor sartuta jai kutsukoak, artistikoak, kirolekoak, eta euskararen normalkuntzaren arlokoak— sexuaren ziozko bereizkeria egiten bada, euskal herri-administrazioek ezin izango diote jarduera horri inolako laguntzarik eman, edo administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parte hartu.
3. Euskal herri-administrazioek neurri egokiak hartu behar dituzte kirol-modalitate guztietan emakumeek eta gizonek tratu- eta aukera-berdintasuna izango dutela bermatzeko.
4. Euskal herri-administrazioek emakumeen nahiz gizonen kirol-jarduerei laguntzea sustatuko dute, bietako edozein gutxiengoa den modalitateetan. Halaber, gehitu egingo dira emakumeak gehiengoa diren kirol-modalitateentzako laguntza publikoak.
Zer dio EAEko Berdintasun Legeak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu