Eurokopa

Zigorrik gabeko zigorra

UEFAk Errusia Eurokopatik kanporatzea erabaki du, baina, aldi berean, zigorra bertan behera utzi du.

Errusiar eta Ingelesen arteko istiluak, Marseillako futbol zelaian, larunbatean. DANIEL DAL ZENNARO / EFE
2016ko ekainaren 14a
13:59
Entzun

Bai eta ez. Horrela laburbil daiteke UEFAk gaur Errusiako Futbol Federazioaren kontra (eta alde) hartu duen erabakia. Joan den larunbatean Marseillan Errusiako eta Ingalaterrako futbolzaleen artean istilu larriak izan eta gero, UEFAk Errusia Eurokopatik kanporatzea erabaki du. Baina, aldi berean, zigorra bertan behera utzi du, eta ez da gauzatuko Errusiako zaleek istilu gehiago pizten ez badute. Zehaztu du, gainera, zigorra futbol zelai barruan gertatu ziren istiluengatik jarri duela (jazarpena, jarrera arrazistak, eta bengala eta suziriak erabiltzea), eta soilik beste futbol zelai baten barruan errepikatzen badira kanporatuko duela txapelketatik Errusia. UEFAk argitu du futbol zelaietatik kanpo gertatzen diren istiluen inguruan ez duela ezer esateko.

150.000 euroko isuna jarri dio UEFAk Errusiako federazioari, baina hori besterik ez. UEFAren erabakiari helegitea jar diezaioke Errusiako Federazioak. Errusiako eta Ingalaterrako federazioek lasasitasuna eskatu dute azken orduetan, bi zalegoek elkar topo egiteko arriskua baitago berriro. Errusiak asteazkenean Lillen jokatuko du Eslovakiaren aurka, eta handik 40 kilometrora, Lensen, Ingalaterrak Galesen aurka jokatuko du. Lensen Ingalaterrako 40.000 eta 50.000 zale bitartean espero ditu Frantziako Poliziak, eta arrisku handikotzat dute izendatua. Jada lehendik Lensen edari alkoholdunen salmenta murriztuta zegoen, eta eskolak itxiak zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.