Txirrindularitza

Zor ziona bueltatu dio Tourrak Boasson Hageni

Ihesaldiko onena izan da, eta bakarrik gurutzatu du helmuga. Niklas Arndt iritsi da bigarren postuan, eta Jens Keukeleire hirugarren. Erlojupekoak erabakiko du nagusiko podiuma.

Edvald Boasson Hagen helmugan satzen. ROBERT GHEMENT / EFE
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko uztailaren 21a
13:00
Entzun

Edvald Boasson Hagenek (Dimension) irabazi du Tourreko hemeretzigarren etapa. Bi aldiz bigarren izan da aurten, horietako batean sei milimetroren aldeagatik bakarrik, gainera. Merezitako garaipena, beraz. Eguneko ihesaldia iritsi den lehen aldia izan da Tour honetan. Hogei kideko multzoak ia etapa osoa egin du tropeletik kanpo. Azken kilometroetako eraso festan bizkorrena izan da: biribilgune batean egoki aukeratu, eta ihes egitea lortu du. Bestalde, azken bi kilometroetan indar erakustaldia egin du, eta Nikias Arndt (Sunweb) gurpiletik kanpora utzi. Taldeak lasaitu ederra hartuko zuen; lehen garaipena da aurtengo Tourrean.

11 minutu pasara iritsi da tropela. Oilarren artean ez da alderik izan, eta erlojupekoak jarriko du bakoitza bere lekuan. Podiuma oraindik zehazteke dago. Minutu erdi baten baino gutxiagoren aldea dago Froome (Sky) liderraren eta Uran (Cannondale) hirugarren sailkatuaren artean. Sei segundoren aldea soilik Bardet (Ag2r) eta Uranen artean. Landa da laugarrena, eta 1.36ra dago; zail izango du podiumean sartzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.