Abuztuaren 8an hasiko dira Olinpiar Jokoak Pekinen, eta Txinan bertan hango zortzi kirolari zigortu egin dituzte dopina dela-eta. Positibo eman dute kontroletan. Hain zuzen, kontrol horiek urtarriletik ekainaren 20ra arte lehiaketetatik kanpo egindakoak izan dira. Bizi osoko zigorra jarri diete.
Kirolari haietako bik Olinpiar Jokoetan irten behar zuten: Ouyang Peng igerilariak eta Luo Meng borrokalariak. Beste kirolariak bi atleta, bi jauzilari, haltera bat eta igerilari bat dira.
Dopinaren kontrako Txinako Agentziak esan duenez, aurten bost mila kontrol egin dituzte. "Engainatu nahi gaituen oro harrapatuko dugu", esan du Zhao Jian agentziako zuzendariordeak.
Aurtengo Jokoetan Atenasko 2004koetan baino %25 kontrol gehiago egiteko asmoa dute.
Kirola
Zortzi txinatar kirolari zigortu dituzte dopinagatik, Olinpiar Jokoen atarian
Haietako bik Jokoetan atera behar zuten. Bizi osoko zigorra jarri diete. Dopinaren kontrako Txinako Agentziak bost mila kontrol egin ditu aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu