BELA

Zortzigarren sailkatu dira Iker Martinez eta Xabi Fernandez

Atzoko lana hobetzeko aukera zuten gaur, eta fin ibili dira euskal piraguistak. 49er mailako hirugarren eta laugarren estropadetan zazpigarren eta hirugarren postuetan sailkatu dira, hurrenez hurren. 11 lasterketa dituzte finalaren aurretik. 

2012ko uztailaren 31
08:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek atzoko lana hobetzeko aukera zuten gaur, eta ez dute aukera alferrik galdu. 49er mailako hirugarren eta laugarren estropadetan zazpigarren eta hirugarren postuetan sailkatu dira, hurrenez hurren.

Atzo espero baina patalago hasi zuten lehiaketa eta oso atzean helmugaratu ziren lehen estropadan, hamabosgarren postuan. Bigarrengoan, berriz, hobetu aritu ziren, baina ez ziren gai izan aurrekoekin nor baino nor lehiatzeko. Seigarren amaitu zuten lasterketa. Gaur, hamargarren postutik atera dira.

Guztira, 11 lasterketa dituzte finalaren aurretik. Sailkapen orokorreko hamar lehenengoak dominak lortzeko borrokara igaroko dira. Orain arte Danimarka, Suedia eta Australia izan dira selekzio indartsuenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.