Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako bi pisuetako txapelak jokatuko dira bihar, 17:00etan, Aramaioko pilotalekuan (Araba): gizonezkoen 600 kilokoa eta emakumezkoen 540 kilokoa. 600 kilokoetako finalean ariko diren zortzikoak dira: Amaiur (Nafarroa Garaia), Abadiño A eta B (Bizkaia), Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi) eta Berriozar (Nafarroa Garaia).
Sailkapen ligaxkan, Abadiño A-k batu zuen puntu gehien. Hain zuzen, bizkaitarrek jantzi dute txapela azken urteotan. Amaiur hirugarren postuan sailkatu zen iaz, eta aurten bigarren sailkatu da. Ñapurrak sailkatu da hirugarren, iazko bosgarren postua hobetuz. Abadiño B-k, Berriozarrek eta Sokarrik, azken hiru sailkatuak, borroka estua izan dute beren artean, bi jardunaldietan.
Emakumezkoen demari dagokionez, 540 kilokoetako hirugarren eta azken saioan ariko dira: Badaiotz (Gasteiz, Araba), Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa Garaia), Ibarra (Gipuzkoa) eta Sakana (Arbizu, Nafarroa Garaia). Badaiotzek irabazi ditu aurretik jokatutako bi jardunaldiak, hamabi tiraldiak irabazita.
Zortzikoak 600 eta 540 kilokoetako txapelen bila ariko dira bihar Aramaion
Gizonezkoetan Abadiño da lehenbiziko sailkatua, eta emakumezkoetan, berriz, Badaiotz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu