Zumaiak eta Camargok eskura dute

Lehen eta bigarren postuak lortu dituzte, eta alde handia atera diete Santurtziri eta Meirari kanporaketan

jakes goikoetxea
2010eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Zumaia TKE ligan izango da hurrengo denboraldian ere. Bermeoko kanporaketa irabazi zuen atzo, eta gaur Portugaleten oker handia gertatu beharko luke mailari ez eusteko: hirugarren edo laugarren sailkatzea, eta aurrekoek alde handia ateratzea.

Zumaiak irabazi zuen, Camargoren, Meiraren eta Santurtziren aurretik. Faboritoa da eta pronostikoak bete zituen, hasieran lasai, bukaeran estu. Bigarren ziabogan, hamar segundo atera zizkion Camargori, eta hirugarrenean, zazpi; baina bukaeran, bi soilik.

Camargok eskura du TKEra igotzea. Atzo, bigarren postua lortzeaz gain, 14 segundoren aldea atera ziolako Meirari eta ia 16rena Santurtziri. Izan ere, puntuetan berdinketa gertatuz gero, denborak hartuko dira aintzat. Eta alde hori handia da erlojuaren kontra estropada batean.



Sailkapena

IGOERA KANPORAKETA (1)

1. Zumaia 20.41,78 4 puntu.

2. Camargo 20.43,82 3 pt.

3. Meira 20.57,98 2 pt.

4. Santurtzi 20.59,78 1 pt.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.