Komunikazioa

Abuztuan ere bailarako berriak Goiena Telebistan

Albistegiaren lehen emanaldia 14:45ean egingo dute, eta hortik aurrera bi ordutik behin eskainiko dute

urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Opor sasoia izan arren, Goiena Telebistak ez du atsedenik hartuko. Hala, abuztuan ere Debagoienako berriak jasoko dituzte egunero. Datorren asteazkenetik aurrera, eguneko albistegiaren lehen emanaldia 14:45ean izango da. Eta hortik aurrera bi ordutik behin eskainiko dituzte albisteak. Goiena.net atarian ere ikusgai izango dira albisteak.

Albisteez gain, urtean zehar ekoitzi dituzten hainbat saio emango dituzte. Esate baterako, Ekogune eta Gipuzkoa Kultura saioak ikusi ahalko dira abuztuan zehar.

Aretxabaletako jaiei tarte zabala eskainiko diete abuztuaren 14tik 17ra. Jaiak amaitu osteko astean, Andramaixei buruzko programa berezi bat egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.