Zibergela

Amarauneko trafikoaren erdia baino gutxiago sortzen dute erabiltzaileek

2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Interneteko segurtasunaren inguruan Incapsula izeneko enpresak argitaratutako txosten baten arabera, Internet erabiltzaileak sare osoko trafikoaren %49 dira. Beste guztia, erdia pasatxo, ordenagailuek sortutako trafikoa da, eta, kasu askotan, gainera, asmo txarrekin sortutakoa.

Ordenagailu eta bestelako roboten trafikoari dagokionez, horren %20 bilatzaileena eta asmo txarrik gabeko trafikoa da. Alabaina, geratzen den %31 asmo txarreko trafikoa izango litzateke.

Txosten hori garatzeko, Incapsula enpresak haien bezeroen mila webgune baino gehiago aztertu ditu, eta haietariko bakoitzak, batez beste, 50.000 eta 100.000 bisitari arteko ditu hileko.

Web estatistika sistemarik ospetsuenak adierazten dutenaren arabera, ez dute kontuan hartzen mota horretako trafikoa bisitarien kopuruen zehaztapenetan. Adibidez, Google Analytics (http://www.google.com/intl/es/analytics/) zerbitzuak egiazko bisitariei dagozkien bisitak besterik ez ditu erakusten. Hala ere, estatistiketan ordenagailuen trafikoa ez ikusi arren ematen da; beraz, web zerbitzariek jasan behar dute eta trafiko osoa jasan ahal izateko baliabideak izan behar dituzte.

Albiste osoa ikusteko, helbide honetara jo daiteke: http://www.incapsula.com/the-incapsula-blog/blog-2012/114-what-google-doesnt-show-you-31-of-website-traffic-can-harm-your-business.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA