Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Arriskuak

2023ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Zertarako behar da feminista den kultura? Galdera horren inguruan hitz egin zuten larunbatean Madrilen, Nazioarteko Topaketa Feministan. Bertan, munduko txoko desberdinetako emakume feministak bildu ginen gai desberdinen inguruan hausnartzeko. Mahai inguru batean, kulturaren inguruan hitz egin zen. Hainbat sortzailek parte hartu zuten; besteak beste, Belen Barenys abeslari, sortzaile eta aktoreak.

Bere parte hartzea kultura feministaren eraldatzeko indarrean zentratu zen. Baina zer gertatzen da sistema kapitalistak kultura feminista bereganatzen duenean? Feminismoa etiketa bat bihurtzen duela. Hori azaltzeko, Autodefensa telesailaren (Filmin) sorkuntza prozesuaren inguruan hitz egin zuen. Berta Prietorekin egindako telesail horretan, sekuentzia batzuk feministak ziren ala ez galdetzen zuten batzuetan. Galdera horri ez erantzutea erabaki zuten, eta beren ideiak aurrera eraman zituzten.

Barenysen hitzak entzun ostean, plataformetan aurkitzen ditugun telesail asko nolakoak diren pentsatzen jarri nintzen. Telesail batzuek feminista izateko nahia dute, eta askotan inposatua izaten da. Kultura feminista arriskuan jartzen da kapitalaren eskuetan jartzen denean. Feminismoak deserosoa izan behar du. Barenysek argi zuen ideia hori bere telesaila egin zuenean. Bere sorkuntza guztietan ideia bera izango du. Bere hizketaldian ez zuen argi utzi beste telesail bat egiteko intentzioa duen, baina argi utzi du hurrengo lanetan bere pentsamoldearekin aurrera egingo duela.

Kultura feministaren bitartez gizartea aldatu daiteke. Emakumeok gure errealitatea plazaratzeko bidea dugu kulturaren bitartez, eta horrek eragina du gizartean. Plataformen algoritmoetan galtzen garen bitartean, dirua jartzen duten botereen nahiak agertzen dira telesail feminista batzuetan. Modu horretan, feminismo intersekzionala alde batera geratzen da batzuetan, eta Barenysek esan zuen bezala, Ā«feminismo zuria berresten duteĀ».

Ez dugu egunero feminismoa ardatz duten saioez eta telesailez gozatzeko aukera. Baina aukera dugunean, sorkuntza horiekin gozatzeaz gain, kritiko izan behar dugu, eta feminismo hori nolakoa den aztertu. Kapitalismoak ezin du ezarri feminismoa nolakoa den, baina plataformen bitartez arrisku hori gertu daukagu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.