Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Bizitza pribatua

2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Sakelako telefonoa alde batera utzi nahi dut. Instagram edo Gmaileko aplikazioetan iragarki berbera aurkitu dut. Sky Showtime plataforma berriaren iragarkia da. Sakelakoa alde batera uzten badut ere, autobus geltokietan bere iragarkiak aurkitzen ditut. Iragarkian Miguel Boseren inguruko telesailaren irudia agertzen da. Telesail horren bidez, interesa piztu nahi du plataforma berriak, baina lortuko al du? Iragarkietan honako hau diote: ┬źJendea irrikan dago eduki hau ikusteko┬╗. Niri, aldiz, Boseren telesail horrek interes gutxi piztu dit. Estrategia arriskutsua iruditu zait, eduki bakar baten bitartez plataforma berri horrek harpidedunak lortu nahi dituelako.

Sky Showtime plataformaren estrategia aztertuz, Atresplayerren ikusgai dauden beste bi telesailetan jarri dut arreta: Nacho eta Cristo y Rey. Hiru telesail horietan, Espainiako pertsonaia famatuen bizipenak ezagutzeko aukera dugu. Horrek zalantza bat ekarri dit, pertsonaia famatuen inguruko telesailak hainbeste gustatzen zaizkigu?

Pertsonaia famatuen bizitzen inguruan gehiago jakin nahi dugula argi dago. Pertsona horien bizitzen inguruan jakitea gustuko dugu, eta bizitza pribatuan zer egiten duten jakin nahi dugu. Prentsa arrosaren arrakasta agerikoa da, eta aitortu behar dut aipatu ditudan hiru telesail horietatik Cristo y Rey telesailak harrapatu egin nauela. Angel Cristoren eta Barbara Reyren inguruan interes gutxi banuen ere, Reyk Espainiako Juan Carlos I.a Borboikoarekin izan zuen erlazioa nola jorratuko zuten jakin nahi nuen. Telesailak trantsizio garaia erakusten digu, diktadura amaitu ostean frankismoak emakumeei kendutako eskubideak lortzeko zeuden. Garai horretan Barbara Reyk maitasuna bilatzen zuen, eta ezkondutako gizonezkoekin egon ostean, Angel Cristorekin ezkondu zen.

Espainian The Crown bezalako telesail bat egitea zaila ikusten dut, baina Cristo y Rey telesaila Espainiako monarkiaren alde ezkutuena erakustera ausartu da. Aipatutako beste telesailetan pertsonaia famatuen bizitzak ere ezagutuko ditugu. Telesail horiek prentsa arrosa alde batera uzten dute, eta bertsio ofiziala kontatzen dute. Bitartean, sakelakoa piztu egingo dut, ez dakit zein iragarki aurkituko dudan, baina beste famatu baten telesaila ez izatea espero dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.