Egon badaude gorriz markaturiko datak, baina Martxoaren 8a ez da horietako bat, igandean tokatu bada ere. Morez margotua da, aldarrikapen eta borroka eguna; gaur egun ere, edo beharbada bereziki, munduan gertatzen ari den atzerakada dela-eta.Â
Uhinak hartzen saiatu da feminismoa. Irratiko aitzindariek sorreratik beretik ikusi zuten emakumeak ahalduntzeko ezinbesteko tresna izan zitekeela, Teresa Eskoriatzak aldarrikatu zuen moduan. Historiak, berriz, gezurtatuko zuen uste hori, eta entzuleria femeninoarentzako programazioetan gizonezko ahotsak izan ziren nagusi. Irrati askeen mugimenduarekin, feminismoa heldu zen mikrofonoetara, gizonezkoen parte hartzea nagusi bazen ere. Garai hartako saioen artean izan ziren Iluna Irratiko Mari Matraka eta Hala Bediko AdiĂ³s, PenĂ©lope, adiĂ³s.Â
Gasteizko irrati horretan dugu Edo ez da izango / O no serĂ¡ saioa, dudarik gabe, feminismoaren erreferente bat. Oiartzun irratian, Andriak plazara! saioan aurkezten dizkigute Oiartzualdeko emakumeak. Bilbo Hirian Trabeskalea dugu, eta Antxeta irratiko Ahapetik saioan emakume sortzaileak elkarrizketatzen dituzte. Nafarroatik, Esan Erran irratiak Kataren kuir musika txokoa eskaintzen du, non hilean behin kuir musika feminista ekartzen duten.Â
Irratsaio horiei gehitu behar zaizkie podcastak. Horien aitzindaria izan zen Berria FM; 2023an sortu zen eta laster ehungarren atala argitaratuko du. Gaur-gaurkoz, esango nuke, feminismoak ezagutu eta ulertzeko ezinbesteko saioa. EITBk eskaintzen duen Uhin ultramoreak podcastak betaurreko moreekin begiratzen dio zientziari, eta Yoko Ona-k, berriz, musikari. Gazte publikoarentzako Benetan zabiz! saioan ere genero ikuspegia nabarmena da zenbait gai tratatzeko orduan. Eta umore feminista eskaini dute Harpa jotzen saioan Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik orain arte argitaraturiko hiru denboraldietan.
Izan zirenen artean aipatzekoak dira Ataria irratiko Irrintzi morea eta Hazka; Ttanttakungo Emesutan, Antxetako Gonekin ero bero eta Amapola morea, Txapa irratiko Txibierroak uluka, Arraioko Amatista eta Bolloena, Kkinzonako Aluen uluak, Naiz irratiko Emen gonak eta Kirolari gaittun. Elkarte feministek ere erabili dute podcasta adierazpide gisa, eta horien artean nabarmendu nahi ditut Ama(t)Asunak eta Iñurriko (min)bizia.
Izan zirelako (izango) direnez, ezin ahaztu eguneroko programazioan dauden ahots feministak.