Ekografiak

Hautsak

Jokin Labaien.
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
El Correo egunkariko Antonio Santos kazetariarenak dira galderak; erantzunak Alberto Surio ETBko zuzendari nagusiarenak:

«Zein da hiru ikus-entzuletik bat galtzeko arrazoia?

»LTDren etorrera, kate tematikoen une gorena, gazteen telebista kontsumitzeko dauzkaten ohituren aldaketa... eta gure audientziako sektore jakin baten borondate txarra. Ideologia barneratuen dutenak urrun sentitu dira. Agian, krisiaren eraginez egindako aurrekontuen murrizketak ere eragina izan du. Ez naiz gertatutakoa zuritzen ari, baina horiek guztiek testuingurua marrazten laguntzen dute. Urtarrilean, ikusle kuoten gorakada nabaritzen ari gara [urtarrilaren 9an argitaratu zuten elkarrizketa].

»EITBren beherakadaren ehuneko zenbat izan liteke borroka politiko batean murgildu izanaren eraginez?

»Faktore kaltegarria da. Lupaz, baita mikroskopioz ere, begiratzen da ETBn gertatzen dena. Hori beti da kaltegarria, gaitza den borroka batean jartzen baikaitu. Zuzendaritza honek eta langileek ez dute gatazka politiko horretan egoteko borondaterik. Nekatu xamar gaude. Markaren irudiari kalte egiten dio.

»ETB polemikaren miran zegoen lehen ere. Orain zergatik eragiten die gehiago emaitzei?

»Guk gure erantzukizuna onartzen dugu. Ez dut ez kritikatzeko eskatzen, baina antzezpena nabarmenegia da, eta etxe honetan modu polemikoegian begiratzen da hori. Ez dut oroitzen lehen ikusle kuotak hain presente izaten zirenik, datuak txarrak zirenean ere.

»Zertan hutsegin duzue urte eta erdi honetako kudeaketan?

»Ziur asko, hobeto egin behar genituen gauza batzuk. Umilak gara, eta autokritika egiten dugu. Dena den, neurrigabeko kritika egin zaigu. Gehiegizko jarraipena izan da, kudeaketa zailtzerainokoa».

Koitaduak. Intentziorik onena izan, eta mundua aurka, hala ere. Garai berrien zama guztiak beraiek jasan beharra ere... Eta ideologiak kutsatuok ito egiten ditugu. Haiek, lanaren maitasunak bultzatzen dituenak, umiltasuna eta autokritika. Olentzerok ez die laguntzarik ekarri. Ez da izango haienean Errege Magoei denbora gehiago eskaini zietelako. Arrazoi du. Mira ez dugu oso zuzen zuzendu. Halako adierazpenek ez dute txintik mugitu. Ez dute erreakziorik sortu. Duela denbora bat hautsak harrotu baziren ere, alfonbra azpian daude berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.