Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Helburuak

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Bizitzan bide asko hartu ditzakegu, batzuk onak eta beste batzuk akatsez beteriko sekuentziak izan daitezke. Cardo (Atresplayer) telesailaren lehen denboraldian, Mariaren akats segida ikusi genuen. Droga kontsumoak eta bere bizitzan zuen aukera faltak kartzelan amaitzeko bidera eraman zuen. Bigarren denboraldian, aldiz, kartzelaren osteko bidea erakutsi digu Ana Rujasek eta Carla Costafredak egindako telesailak. Ana Rujas Mariaren rolean sartu da berriz, eta zigorraren ondorengo bizitzari zentzua bilatzeko helburua du.

Legez kanpoko drogak alde batera utzi ditu, baina antsiolitikoak egunero behar ditu. Legezko drogetara pasatu da. Kartzelako errutinak farmazian saltzen diren pilulen menpeko bihurtu du. Antsiolitikoek eta erlijioak bizirik mantentzen dute Maria. Kartzelan Teresa Jesusenaren bizitza irakurri du eta bigarren denboraldi honen hasieran garrantzia handia izan du Mariaren bizitzan. Bizirik irauteko zerbait gehiago behar du, helburu bat behar du.

Kartzela ostean helburu bakarra du, kartzelan egindako lagun baten alaba bilatzea eta laguna eta alaba elkartzea. Bere ideia ez da txarra, baina lagunaren alabak ez dio erraza jarriko. Bitartean, gauero gizarteratze zentro batean lo egin behar du. Bere sakelako telefonoan egunero alarma batek gogoratzen dio bertara itzuli behar duela. Alarma horrek jotzen duenean, une kritiko batean egoten da, eta askotan ez daki nola itzuliko den zentrora. Bitartean, bere helburua bete behar du: bere lagunaren alaba aurkitu. Bide horretan denetik gertatuko zaio, eta bere bizitzaren zentzua aurkituko duela dirudi.

Bitartean, ama egongo da bere ondoan. Mariaren ama alaba laguntzen saiatuko da. Mariaren amak ez du bere alaba ulertzen, eta berarekin zerbait gaizki egin duela uste du. Denboraldi honetan amatasunaren erlazio desberdinak ditugu: alde batetik, Maria eta bere amaren harremana, eta, bestetik, Mariaren lagunaren eta bere alabarena. Mariak lagunak galdu ditu: ez dago inor bere ondoan.

Bizitzan duen helburu horren bila jarraituko du, eta bitartean bizitza galtzeko zorian egon da. Mariak berriro ere aurrera egingo du. Legezko drogen eta erlijioaren laguntzaz, helburu nahiko arraro bat aurkituko du. Baina zergatik epaitu arrunta ez den erabaki bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.