Leire Palacios.
EKOGRAFIAK

Rosa Diez. 'Azken tximinoa'

2015eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Rosa Diezek politikan bere burua beharrezkotzat jotzen du. Horrela azaldu zion keinu mesfidatia kendu ezinik egon zen Pedro Piquerasi. Ezer berririk estalgabetu zuen elkarrizketa izan zen astelehen gauekoa. Itotzen ari den arraina bezala, ahoa zabalik mantendu zuen Diezek ia une oro. Audientziari egin zizkion erreferentzia etengabeei erreparatuta, badirudi burutik pasatzen zitzaiola bere sirena kantua norbaitek entzungo zuela, eta horrek politikaren uretan murgiltzen lagundu diola. Inoren laguntzarik gabe hil duen bizitza politikoaren alde borrokatzen ari zela, Piquerasek komenigarri sentitu zuen kontuak nahastea. Eta semeen inguruan galdetu zion. Gizona balitz aurrean eseritakoa, egingo al lioke galdera berbera? Ez naiz ni Rosa Diez defendituko duena, baina ez da emakumerik ez gizonik munduan, pleistozenoko jarrera matxistarik jasan behar duenik.

Berdintasun orekatuari dagokionez, La Sextako El Ășltimo mono saio berriak ezbairik gabe penko borobila merezi du. Valerie Tassok egin zuen agerpena, amaitzeko hogei minutu falta zirela, emakumeon genitalez hitz egiteko. Ordura arte, hiru kolaboratzaile eta gonbidatu bat ikusiak genituen, laurak gizonezkoak.

Edukiei dagokionez, laudorioak besterik ez ditut. Saturday Night Live dibertigarritik gertuen egon den saio espainiarra da. Estreinakoak umore korronte ezberdinak uztartu zituen; entretenigarri eta barregarria suertatu zen. Hala ere, badira hobetzekoak, eta nago hobera baino ezin dezakeela egin. Manu Sanchez aurkezleak gonbidatutako Jordi Evole barrez entzun genuen. Barne-barnetik, ikusleoi ezezaguna zaigun soinua egiten. Algara tinbre agudo horrekin zaila da ulertzea bere irudiaren seriotasuna. Ezezaguna. baita ere. Manu Sanchezen piura. Pasatu da dutxatzea zer den badakien Torrente estetika jarraitzetik egungo hipster mozorroa ibiltzera; behiak miazkatutako ilea, bizar luzea eta pastazko betaurreko beltzak ibiltzen ditu. Hori bai, kristalik gabeko betaurrekoak. Sarean zenbaitek bere txisteak bezain faltsuak definitzen dituztenak. Izan ere, salatu dute Paramount eta Comedy Centraleko umoregileak plagiatzen dituela.

Den moduan dela, Buenafuentek konpetentzia dauka. Ikusi beharko da Risto Mejideren estreinaldia zertan geratzen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.