Nahiz eta diru gutxiago izango duen, TVEk datorren denboraldian «kalitatezko programazio lehiakorra» egin nahi du. Ikusle datuen lehian, arratsaldero La1 kateak magazin berri bat egingo du, eta aurkezlea Anne Igartiburu bizkaitarra izango da. Astelehenetik ostiralera egingo dute, 18:00etatik 21:00etara. Hortaz, Tele5ren Sálvame saioarekin lehiatuko da. Urte asko dira Igartiburuk Corazón saioa aurkezten duela, eta TVEk haren balioa ordutegi aproposago batean baliatu nahi du.
Arratsaldetan La1k ematen duen Amar en tiempos revueltos telesailari atal gutxi gelditzen zaizkio. Izan ere, Diagonal TV ekoizpen etxeak, TVErekin hautsi, eta Antena3ekin kontratu bat sinatu du spin off bat egiteko.
La1 katea, halaber, datorren denboraldirako programazioa osatzen ari da: astelehen gauetan, Gran Reserva telesaileko atal berriak emango dituzte; astearte gehienetan, Txapeldunen Ligako partidak izango dira; asteazkenetan, eztabaida saio bat izango da, eta ostegunetan, zinema klasikoaren txanda helduko da. Ostiral gauetarako gorde dute Stamos okupa2 telesail berria, egoerazko komedia bat Anabel Alonso eta Carmen Maura aktoreekin.
Gerora ere zinemak gauetan presentzia nabarmena izango du. Ohi bezala, igande gauetan zinta komertzialak emango dituzte.
Komunikazioa
Anne Igartiburu 'Sálvame'-rekin lehiatuko da La1ko arratsaldeetan
La1k astelehen gauetan 'Gran Reserva' emango du, eta ostiraletan 'Stamos okupa2' telesail berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu