'Astola' aldizkariko ikerketa lanak podcast bihurtu dituzte

Podcastaren aurkezpena. GEREDIAGA.
urtzi urkizu
2023ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gerediaga elkarteak Durangaldeko (Bizkaia) historia eta ikerketa lanak jasotzen dituen aldizkaria argitaratzen du: Astola. Aldizkari horretako hainbat ikerketa lan podcast bihurtu dituzte orain. Edorta Barruetabeñak egokitu ditu lanak audio formatura. Zazpi lagun hauek jarri dituzte ahotsak: Felix Arkarazo, Tere Eguzkiza, Maite Berriozabal, Maite Lopez, Iñaki Guridi, Andoni Aizpuru eta Esti Gonzalez. Sarrerako ahotsa Miren Ezkurrak jarri du.

Zazpi podcastetan gai hauek sareratu dituzte: Iurretako Santa Apolonian lur hartu zuen hegazkina, Anboto Damari buruzko teoriak, Mikeldiko txerriari buruzko misterioa, Garaiko San Juan Momoition egindako aurkikuntzak, Durango kotxearen abentura, Elorrioko eskola esperimentala eta Durangaldeko leinuen gerrak. Beste hiru podcast ekoitziko dituzte aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.