Martxoan ETB1 kateak estreinatuko duen Txapela buruan saiorako hautaprobak egin zituzten Bilbon, joan den ostiralean. Dozenaka gazte agertu ziren probara. Eta programako arduradunek aukeratuak dituzte Europan zehar trenez bidaiatuko duten lau lagunak: Goihaitz Perez, Irati Aimorta, Maitane Uriarte eta Eneko Ruiz de Azua.
Goihaitz Perezek 18 urte ditu eta Oiartzungoa (Gipuzkoa) da; mutil irekia da, mendizalea, eta jende berria ezagutu nahi du. Irati Aimorta Durangon jaioa da, eta 19 urte ditu; ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dabil, eta kirola egitea gustatzen zaio. Maitane Uriarte Gernikakoa da, eta 20 urte ditu; itzulpengintza ari da ikasten: frantsesez eta ingelesez hitz egiteaz gain, italiera eta alemana ikasten dabil. Eneko Ruiz de Azua Gasteizkoa da, eta 24 urte ditu; antzerki talde batean lan egiten du, eta kirolaria da; abenturazalea da, eta ez du atsegin monotonia.
Lau gazteek Europan barna izandako abenturak erakutsiko ditu Pausak ekoitzitako saioak. Otsailaren 8an hasiko dute bidaia, Hendaian.
Komunikazioa
Aukeratu dituzte 'Txapela buruan' saiorako lau bidaiariak
Goihaitz Perez, Irati Aimorta, Maitane Uriarte eta Eneko Ruiz de Azua ibiliko dira Europatik ETBrekin

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu