Euskal Herriko hainbat komunikabideren eguneroko aleak PDF formatuan erosi ahal izango dira gaurtik Presst kiosko digital berrian. BERRIA egunkariarentzat saltzeko beste plataforma eta aukera bat da.
Komunikabide bakoitzak bere txokoa kudeatzen du. BERRIAren kasuan, PDF formatuko ale bakoitza 0,85 euroan salduko da. Hilabeteko harpidetza 19 eurokoa da, eta urteko harpidetza 163 eurokoa. BERRIAz gain, herrialdeetako eta eskualdeetako Hitza-k eskuratu ahal izango dira Presst kiosko digitalean. Halaber, neska-mutikoentzatako Irria aldizkaria erosteko aukera izango da kiosko birtualean: alea 3,75 euroan, eta urteko harpidetza 35 euroan.
Presst.net gunean egunkari bakoitzera iristea oso erraza da. Irakurleak eguneko alea eros dezake, edo, harpideduna bada, bere kontura erraz iritsi. Presstek ikusgailu sinple bat dauka, BERRIAren edukiak panoramika bizkor batean ikustea ahalbidetzen duena. Detaile txikiena kalitate handiz irakur daiteke. PDF bera hartu beharrean, Issuu tresnarekin egunkaria edo aldizkaria flash formatuan ikus daiteke.
Presst kiosko digitalak irakurketa esperientzia aparta eskaintzen du edozein ordenagailutan. Era berean, BERRIAren paperezko edizio osoa iPad gailuan irakurtzeko aukera ematen du, Safari edo Chrome nabigatzailea erabiliz.
Komunikabideak kontsumitzeko formak aldatzen ari dira azkeneko urteetan, esperientzia eta zerbitzu berriak eskainiz hartzaileari. Ildo horretan, BERRIA Taldea aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari da azkenaldian, eta bereziki Interneteko eskaintza aberasten ari da.
Presst webgunean, BERRIAeta Hitza-z gain, Noticias taldeko egunkariak, Gara egunkariaeta haien gehigarriak eros daitezke.
Komunikazioa
BERRIA gaurtik aurrera Presst kiosko digitalean erosi ahal izango da
'Berria' zein herrialdeetako eta eskualdeetako 'Hitza'-k PDF formatuan irakurri ahal izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu