BERRIAk 'Ez gatoz Paristik' podcasta emango du gaurtik aurrera

Lehen atala. LANARTEA.
Erredakzioa
Donostia
2023ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Beste podcast bat entzun ahalko da aurrerantzean BERRIAn: Ez gatoz Paristik. Kulturaren inguruko saioa izango da, Lanartean-ek ekoitzia. Gaurtik aurrera egongo da entzungai lehen atala, eta guztira sei kapitulu izango ditu. Amagoia Gurrutxagak gidatuko du, eta Ander Mujika izango da soinu errealizazioan. Saioaren sintonia Iban Urizar Amorante-k egin du, baina ez da izango podcastean parte hartuko duen sortzaile bakarra: saio oro, musikari batek kantu bat egingo du, literatur lan batetik abiatuta. Lehen saioan, Gartxot Unsain arituko da horretan. Horrez gain, kulturan dabiltzan hainbat lagunek parte hartuko dute saioetan. Atal bakoitzak gai bat izango du hizpide. Lehen atalaren izenburua Zatiketak da. Patxi Zubizarretak emango du iritzia, eta Joseba Baleztena, Eider Eibar eta Miren Narbaiza Mice elkarrizketatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.