Komunikazioa

'Bilboko Branka' komunikazio egitasmoak irudi berria gaur aurkeztuko du

Webgunean, auzoko blogek txoko berezia izango dute, eta multimedia euskarri gehiago sortuko dituzte

Erredakzioa
2011ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilbotarren egunerokotasunaren nondik norakoak ezkerreko ikuspuntu batetik jorratzeko konpromisoa berretsita, auzoak, hiritarrak eta herri mugimenduak izango dira aurrerantzean Bilboko Branka-ren jardunaren ardatz.

Branka agerkari digitaleraberrituaren erronka nagusia izango da Bilboko gertakarien bozgorailu eta aniztasunaren erakusleiho izatea. Horretarako, auzoetako hainbat eragileren blogek txoko berezia izango dute webgunean.

Diseinua berrituko du agerkariak. Hasierako orrian, Brankaren zerbitzu guztien berri emango dute. Sare sozialetara jotzeko ikonoak eta bilatzailea aurkitu ahalko dira orrialdearen eskubiko partean. Ezkerraldean, berriz, eguneko bi albiste garrantzitsuenak tamaina handiago batean. Halaber, hainbat zerbitzu eskainiko dituzte: Branka Telebista, Auzoak, Argazki galeriak, Agenda eta egutegia. Hasierako orrialdearen behealdean Sakonean atala izango da, elkarrizketa, erreportaje eta iritziekin.

Gaur aurkeztuko du Branka-k bere irudi berria. Ekitaldia Bilboko Kalderapekon egingo dute, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.