Komunikazioa

'Breaking Bad' telesaila ETB2n eta ETB3n emango dute uda honetan

Bryan Cranston aktorea. ETB.
Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBetako Breaking Bad telesaila astearte gauetan emango dute gaurtik aurrera ETB2 katean. Ez dute oso ordutegi onean jarri, dena den. 00:55etik aurrera emango dituzte lehen denboraldiko aurreneko bi atalak. ETB3 kateko ordutegia, berriz, hau da: astelehenetan 22:30ean —jatorrizko bertsioan azpidatziekin—.

Vince Gilliganek sortutako telesaila 2008. urtean estreinatu zuten AEBetan. Eta urte horretan bertan Emmy sarietan lau izendapen jaso zituen. Bryan Cranston aktore protagonistak telesail dramatikoen aktore onenaren saria eraman zuen, eta Lynne Willighamek muntatze onenaren saria. Gilligan zuzendaria ere saritu zuten. Hiru urtean, sei Emmy eraman ditu.

Ikastetxe bateko kimika irakaslea da Walter White protagonista. Biriketako minbizia duela jakiten duenean, bere familia diruz laguntzeko erabaki garrantzitsu bat hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.