Komunikazioa

Bretoierazko telebistaren aldeko giza kateak gaur

2013ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TELEBISTA. Bretainiako Brest, Naoned eta Roazhon hirietan protestak egingo dituzte gaur, telebista publikoa bi hizkuntzatakoa izan dadin eskatzeko. Frantziako kate publikoetan, egunean pare bat orduz baino ezin da entzun bretoiera. Manifestazioaren antolatzaileek umorez eta ironiaz betetako oharra prestatu dute, herritarrak protesta egitera bultzatzeko. Manifestaziora ez joateko arrazoi onak da idatziaren izenburua, eta 7seizh.info webgunean irakur daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.