Nazioarteko telebista koprodukzioen foro garrantzitsua bilakatu da azkeneko urteetan Conecta Fiction topaketa. Lehen bi urteetan, Galizian egin zuten; hurrengo bietan, Iruñean elkartu ziren ekoizleak, eta aurten ere Nafarroako hiriburuan egingo dute. Iaz bezala, pandemiaren eraginez, bi etapa izango ditu topaketak: ekainaren 28tik 30era, Internet bidezkoak izango dira ekitaldi guztiak, eta irailaren 13tik 17ra, Iruñeko Baluarte jauregian egingo dute —bigarren etapan Internet bidez ere ikusi ahalko dira ekitaldiak—.
Geraldine Gonard Conecta Fictioneko zuzendariak aitortu du egoera zaila dela profesionalen agendak eta bidaiak bat egin dezaten. «Horregatik, gure bosgarren urteurrenean saiatuko gara ekoizleei ahalik eta malgutasun handiena eskaintzen. Iruñera etorri ezin diren profesionalei gure zerbitzuak modu pertsonalizatuan eskainiko dizkiegu», iragarri du Gonardek.
Conecta Fictioneko ordezkariak nazioarteko zenbait ekitalditan parte hartzen ari dira egunotan: Midpoint Cold Open ekitaldian izan ziren atzo, beste jaialdi batzuetako arduradunekin, eta otsailaren 4an, Gonardek telesailen inguruko eztabaida bat gidatuko du Goteborgeko zinema jaialdian (Suedia).
Conecta Fiction topaketa Iruñean egingo dute aurten ere, irailean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu