Komunikazioa

David Barberok ez du ETBn jarraituko, bere borondatearen kontra

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
David Barbero kazetariak (Burgos, Espainia, 1944) abenduaren 31n amaituko du ETBn egin duen lan ibilbide luzea. 1982an hasi zuen ibilbide hori, ETBren sorrerarekin batera. Forum saioko aurkezleak adierazi du ez duela erretiratzeko batere gogorik (67 urte ditu). «Iraungitze data dut. Eta ez dut nik jarri, nire borondatearen aurka jarri dute. Ez dakit hori kaleratzea den edo ipurdian ostikoa ematea», esan du Noticias taldeari emandako elkarrizketa batean.

Barbero hainbat urtez ETBko albistegietan aritu zen. Azkeneko urteetan, berriz, Forum elkarrizketa saioa gidatu du ETB2ko goizetan. Abenduaren 23an egingo du azkeneko elkarrizketa. Urtarriletik aurrera Begoña Zubietak hartuko du Barberoren lekukoa. Aldaketa horren berri eman zuen EITBk irailean, programazio berriaren aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.